XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta lagun diezaiotela honi koru denak eta lagunek, algaraka, eta dei diezaiotela etxeetara, deiadarka, Ceresi; eta ez diezaiela inork igitaia galburu helduei sar, haritz bihurritu batekin lokiak inguratuta Ceresentzako mugimendu araugabeak eman eta bertsoak esan baino lehenago.

Eta hauek seinale seguruez ikas ahal genitzan, beroak eta euriak, eta hotzak dakartzaten haizeak, aitak berak bereizi zuen zer aholkatuko zuen hileroko ilargiak, zein izar-multzotan eroriko ziren Austroak, zer askotan ikustean edukiko zituzten saldoak ukuiluetauk hurrago nekazariek.

Haizea ibiltzen hasten den bezain laster, edo itsasoko urak, astinduta, puzten hasten dira eta, mendi handietan, abarrots lehor bat entzuten, edo urrutira erantzuten duten itsasertzak nahasten hasten dira eta oihanen marmarra areagotzen.

Orduan ja nekez barkatzen die urak tilape okertuei, itsaso erditik itsasbele azkarrak itzultzen direnean eta harramantza itsasertzetaraino daramatenean, eta ur-oiloak lehorrean jolasten direnean eta koartzak aintzira ezagunak utzi eta laino altuaren gainetik hegan egiten duenean.

Askotan, haizea jasotzeko dagoenean, ikusiko dituzu baita izarrak ere, zeruan goitik behera irristatzen eta, gauaren gerizan zehar, sugar zati luzeak zuri bihurtzen haien bizkarretik, (...)